XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.5.2 Bilbo eta XVII. mendeko krisialdia.

Hara, XVII. mendeko krisialdian merkatal sektorea izan zen gehienik sentitu zuenetariko bat...

Populakuntza guttitu eta hein batetan baserritarturik, eskearen estruktura bermoldatu eta autosubsistentzia deitu ekonomi mota gehitu zelarik, nazioarteko salerosgoak ezin susma ahalko urriketa ezagutu zuen... Botere ekonomikoaren kontzentratze beharra, iduri zuen, krisiak berak errotik merkatal kapitalari aterabidetzat eskatzen zien zerbait zela.

Artilea zen memento hartan merkatalgoaren atalik nagusiena.

Hala beraz, gaztelar artilearen trafikoa eta merkatal ekintza bereganatzen zuen kantauriar portuak (erdietsiko ere zuen gaztelar merkatuan hornigaiak (etxe tresnak) sartzea).

Nobleki ala gezurretan, baina bilbotarrek erabili estrategia guztiek helburu hori zeramaten, hots, zirkuito komertzial hau erakartzea alegia.

Horregatik, XVII. mende erdiz gero Bilbon barna iragan ohi zen Gaztelako artilearen erdia, portu orotatik zehar esportatu ohi zenaren %70 hain zuzen eta Kantauri itsasotik ateratzen zen guztia....

Arrunt zuen aldaerazi gertaera honek salerosgoaren geografia.

liburutik.

GALDE ETA ARIKETAK.

- Zergatik merkatalgoak sentitu zuen XVII. mendean krisialdia?.

- Zergatik krisiak kontzentrarazi zuen kapitala?.

Zer gertatzen da egun ekonomi krisiaren aurrean?.

- Nondik heltzen eta nora garraiatzen zen artilea: zer eta nola ote zen artilearen zirkuito komertziala?.

- Esplika ezazu artilearen trafiko eta salerosketak leku berean kontzentratzearen garrantzia.

- Zein ondorio ekarri zizkion Bilbori artilearen salerosketa kontrolatzeak?.